Europako Eskrima Txapelketa

Europako Eskrima Txapelketa Europa mailan eskriman ospatzen den lehiaketa nagusia da. Europako Eskrima Konfederakuntzak antolatzen du 1981etik. Ohi urtero ospatzen da.

Italia izan da nagusi txapelketa hauetan, 49 urrezko domina eta, orotara, 131 domina irabaziz. Hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren tokietan Errusia eta Hungaria daude, 44 eta 29 urrezko dominekin.

Espainiak bi urrezko domina lortu ditu txapelketa hauetan, bata Jorge Pina sablelariak 2007ko Europako Eskrima Txapelketan, Ganten, eta bestea Rosa Castillejo ezpatariak 2000ko Europako Eskrima Txapelketan, Funchalen, orotara sei domina irabaziz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy